Centro barrutia (Málaga)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Centro barrutia edo 1 barrutia Malaga hiria administratiboki banatua dagoen hamar barrutietako bat da. Batzuetan, Malaga-Centro ere deitzen da.

Bere izenak dioen bezala, 1 barrutia hiriaren erdian dago. Iparraldean Ciudad Jardín eta Palma-Palmilla barrutiak hedatzen dira. Ekialdean, Este barrutia, eta, mendebaldean, Bailén-Miraflores, Cruz de Humilladero eta Carretera de Cádiz daude. Hegoaldean, berriz, itsasoa.

Malagako Udalak 2005eko urtarrilean emandako datuen arabera, Centro barrutian 84.370 biztanle bizi ziren.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centro barrutia bitan banatua dago Guadalmedina ibaiaren bidez. Ibai honen ekialdean Malagako Erdigune Historikoa, Heredia Zabalgunea eta iparraldeko errabal zaharrak daude, gaur egun La Goleta, La Merced eta beste auzo batzuk hartzen dituztenak, El Ejido eta iparralderago dauden eta berriagoak diren beste auzo batzuk, Olletas kasu. Ibaiaren beste aldean, barrutiak, El Perchel, La Trinidaden zati bat eta El Bulto auzoen mendebaldeko antzinako errabalak hartzen ditu, eremu hau, neurri handi batean egungo eraikinek eraldatu badute ere. Gainera, Malagako portua ere barrutiaren mugen barnean dago.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 barrutiak, gutxi gora-behera, 84.000 biztanle ditu, hiriko biztanleria guztiaren %15a dena. Bere ezaugarririk nagusiena zahartzeko joera da, 65 urte baino gehiagoko biztanleak barrutiko biztanleria guztiaren %19 direlarik, %21era igotzen dena Erdigune Historikoan. Familia bakoitzak, bataz beste, 2,6 kide ditu, hiri osoan bataz besteko kopuru hori 3koa den bitartean. Familia ugariak familia guztien %11 dira, eta eurak bakarrik bizi diren pertsonak %12,7 dira, horietatik %45ek 65 urte baino gehiago dituztelarik.

Centro barrutiak baztertutako biztanleen kontzentrazio gune batzuk hartzen ditu, langabezia, toxikomania, familia desegite eta ezkutuko ekonomia maila altuengatik bereizten direnak. Bereziki Olletas, El Molinillo, Capuchinos, Lagunillas, Perchel Norte eta La Trinidad auzoetan. Gainera, 2004ko datuen arabera, erroldatutako biztanle etorkin guztien %25a hartzen du.

Bizi diren atzerriko biztanleak euren nazionalitatearen arabera
Herrialdea Biztanleria[1] Herrialdea Biztanleria[1]
 MAR 1.718  BOL 379
 PAR 826  COL 342
 UKR 720  BRA 272
 ARG 648  BUL 268
 ITA 505 Beste batzuk 3.157
 ROM 480 Guztira 9.315

Eraikin eta toki nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 barrutian daude hiri osoko monumentu eta eraikin nabarmengarri gehienak, horien artean katedrala, erromatar antzokia, alkazaba, udalbatza etxea, Palacio de la Aduana jauregia eta Espainiako Bankuaren egoitza, baita feniziar harresia eta nazariar harresia bezalako hondakin arkeologiko garrantzitsuak ere.

Era berean, barruti honek Malagako kultura instalakuntza nagusiak ditu, Picasso Museoa, Arte Garaikideko Zentrua, Cervantes, Alameda, Cánovas eta Echegaray antzokiak eta Albéniz zinea kasu.

Hemen Atarazanas eta Salamankako azoka historikoak ere badaude.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malagako alkazabaren ikuspegia portutik.
Centro barrutiko auzoak.

Barrutia erdian dagoela eta, Malagako garraio publiko sare guztiak (metroa, aldiriko trenak eta hiri autobus eta hiriarteko autobusak) barruti honen mugetatik igarotzen dira, hasiera edo amaiera ez direnean.

Barrutiak María Zambrano tren geltokia eta Malagako autobus geltokia hartzen ditu, metropoliar komunikazioei zerbitzatzen dietenak. Malagako aldirikoen sareak, gainera, Malaga-Centro-Alameda geltokia du. Tren geltoki hauek egingo den Malagako Metroaren geltoki bana izango dute, hauei La Marina eta Malaguetako geltokia gehituko zaizkielarik.

Hiri autobusei dagokienez, EMTren lineek barruti hau hiriko gainontzekoekin lotzen dute.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barcenillas, Campos Elíseos, Cañada de los Ingleses, Capuchinos, Erdigune Historikoa, Conde de Ureña, Cristo de la Epidemia, El Ejido, El Molinillo, Ensanche Centro, La Caleta, La Goleta, La Malagueta, La Manía, La Merced, La Trinidad, La Victoria, Lagunillas, Los Antonios, Mármoles, Monte Sancha, Olletas, Perchel Norte, Perchel Sur, Pinares de Olletas, Plaza de Toros Vieja, San Felipe Neri, San Miguel, Santa Amalia, Segalerva, Sierra Blanquilla, Ventaja Alta, Monte de Gibralfaro, Portua, Seminario.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]