Ceoltóirí Chualann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ceoltóirí Chualann
Datuak
Jatorria Dublin, Irlandako Errepublika
Musika motaIrlandar musika herrikoia
Zeltiar musika
Urteak1960 - 1969
Produkzioa
Taldekideak
Michael Tubridy - txirula
Paddy Moloney - uilleann pipes gaita / tin whistle
Sonny Brogan - akordeoia
Éamon de Buitléar - akordeoia / bodhran
John Kelly - biolina
Martin Fay - biolina
Seán Ó Sé - ahotsa
Seán Ó Riada - bodhCeoltóirí Chualannran eta klabizenbaloa
Ronnie McShane - hezurrak
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 66c831a7-fae8-47a3-b346-10cf81b52917 Discogs: 2357447 Edit the value on Wikidata

Ceoltóirí Chualann (euskaraz Cualanngo musikariak) irlandar musika herrikoia jotzen zuen talde bat izan zen. Seán Ó Riada buru zutelarik, bertan gerora The Chieftains talde ospetsuaren kide sortzaileak izango zirenetako asko zeuden. Ceoltóirí hitzak irlanderaz musikariak esan nahi du, Cualann berriz garai hartan Ó Riada bizi zen Dublin hiriaren kanpoaldeko barruti baten izena da. Ó Riadan eta Ceoltóirí Chualann arteko elkarlanak zeltiar musikarako bodhrana perkusio musika-tresna gisa erabat indarberritu zedin suposatu zuen.

Bere garaian talde honek irlandar musika herrikoira iraultza ekarri zuen, garai hartako musika herrikoiaren usadiozko moldeak apurtu zituelarik, bai taldeko kideek euren artean zuten jotzeko moduagatik nahiz hainbat aintzinako musika-tresnen indarberritze lanarengatik ere. Etorkizunean irlandar folk talde gehienek euren eredua jarraitu zuten, gaur egun ezagutzen ditugun Irlandako folk eta zelta musikako taldeek talde honi asko zor diotelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]