Cercopithecus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cercopithecus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCercopithecidae
SubfamiliaCercopithecinae
Generoa Cercopithecus
Linnaeus, 1758

Cercopithecus Catarrhiniren barruko Cercopithecidae familiako generoetako bat da. 29 espezie ezagutzen dira. Gehienez ere 1,3 metro neurtzen dituzte eta 8 bat kilogramoko pisua dute. 25 urteko bizi-itxaropena dute.

Euren dietan fruituak, haziak, loreak, grama, intsektuak, narrastiak eta txoriak daude. Afrika osoan bizi dira, batez ere sabanan, manglaretan eta ura dagoen mendietan.

Gehienak 20-40 kideko taldetan bizi dira. Bertan eme heldu bakoitzak bere familia-talde txikiagoa du. Espresioak egiteko gaitasun handia dute.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cercopithecus Aldatu lotura Wikidatan