Lesula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cercopithecus lomamiensis» orritik birbideratua)
Lesula
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCercopithecidae
GeneroaCercopithecus
Espeziea Cercopithecus lomamiensis
Hart et al., 2012

Lesula (Cercopithecus lomamiensis) Cercopithecus generoko espezieetako bat da. Generoko guztiak bezala Afrikan bizi da, Kongoko Lomami ibaiaren arroan hain zuzen ere. 2007an lehendabizikoz topatua, zientifikoek 2012an argitaratu zuten bere aurkikuntza. 1984tik aurrera bigarren Afrikako tximino espezie berria da.[1][2]

Lesula Kongoko Errepublika Demokratikoko ohianetan bizi da, nahiz eta 2007an topaturiko espezimena Opala izeneko herrixkan gatibutzan izan. Naturan Lomami eta Tshuapa ibaien artean ikusi dituzte, herrialdeko erdialdeko eskualdean.[3]

Lesula espezieko tximino arrek 47 eta 65 zentimetro artean neurtzen dute, eta emeak txikiagoak dira, 40 eta 42 zentimetro artean dituzte. Bereziki lurrean ibiltzen dira, nahiz eta zuhaitzez-zuhaitz mugitzeko gaitasuna izan. Animalia lasai eta iheskorrak dira eta talde txikietan bizi dira, bost kide inguruko familiak. Ar batek, hainbat emek eta kumeek osatzen dute familia. Beste primate mota batzuekin harremanak dituzte. Hostoak, fruituak, loreak eta landare mota batzuk jaten dituzte.[4]

Bere egoera ezezaguna da, baina adituen arabera egoera ahulean egon daiteke. Hain hedapen txikiko eskualdean bizi diren espezieak urte gutxi batzuetan egoera ahuletik arriskutsu batera igaro dezakete eta Lomami Parke Nazionalean babestua izatea proposatu dute.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John A. Hart, Kate M. Detwiler, Christopher C. Gilbert, Andrew S. Burrell, James L. Fuller, Maurice Emetshu, Terese B. Hart, Ashley Vosper, Eric J. Sargis & Anthony J. Tosi. (2012). «Lesula: A new species of Cercopithecus monkey endemic to the Democratic Republic of Congo and implications for conservation of Congo's central basin» PLoS ONE 7 (9): e44271.  doi:10.1371/journal.pone.0044271..
  2. Davies, Ella. (2012/9/13). New monkey identified in Africa. BBC News.
  3. a b Braun, David. (2012/9/13). «New Monkey Discovered in the Congo» National Geographic.
  4. «Lesula izeneko tximino espezie berria aurkeztu dute» Berria 2012/9/13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]