Ceriagrion tenellum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ceriagrion tenellum
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaCoenagrionidae
GeneroaCeriagrion
Espeziea Ceriagrion tenellum
Devillers, 1789

Ceriagrion tenellum Coenagrionidae familiako odonatua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgin-orratz txikia da, 25–35 mmko luzera daukana. Torax brontze kolorekoa eta hankak zein pterostigma gorriak dauzka. Arraren abdomena gorri bizia izaten da eta emearena aldakorra (gorri eta beltz proportzio desberdinekin)[1].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontasun gutxiko zingira azidoetan eta zohikaztegietako errekatxoetan bizi dira[1][2].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, mendebaldeko Mediterraneoaren inguruko eskualdeetan banaturik dago. Ekialde eta iparralderantz joan ahala urriagoa da. Ingalaterrako hegoalde, Alemaniako iparralde eta Turkiaraino iristen da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ceriagrion tenellum British Dragonfly Society. British-dragonflies.org.uk
  2. a b Ceriagrion tenellum Doris.ffessm.fr

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]