Cerro Catedral (Uruguai)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Uruguaiko mendiari buruzkoa da; Argentinako mendia gaitzat duena beste hau da: Cerro Catedral
Cerro Catedral
Cerro Cordillera
CerroCatedral.jpgTontorra Ruta 109 pistatik.
Garaiera 513,66 m
Kokapena UruguaiUruguai
Koordenatuak 34°22′55″S 54°40′27″W / 34.38194°S 54.67417°W / -34.38194; -54.67417Koordenatuak: 34°22′55″S 54°40′27″W / 34.38194°S 54.67417°W / -34.38194; -54.67417
Cerro Catedral (Uruguai) Uruguay-n dago
Cerro Catedral (Uruguai)
Mendilerroa Sierra Carapé, Cuchilla Grande
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Ruta 109 pistatik

Cerro Catedral[1] edo Cerro Cordillera (513,66 m) Uruguaiko tontorrik altuena da. "Katedral" izena tontorrean dauden harriek dituzten forma bitxiagatik darama; mota horretako harriak Uruguaiko hegoaldeko zenbait eremutan ugariak dira.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1973 arte herrialde honetako mendirik garaiena Cerro de las Ánimas (501 m) zela uste zen. Urte horretan Uruguaiko armadako zerbitzu geografikoko[2] zientzilari-talde batek muino hau metro batzuk altuagoa zela baieztatu zuen. Lehenak herrialdeko biztanle gehienak bizi diren kostaldetik askoz ikusgarritasun handiagoa du eta Catedral, ordea, Cerro Sombrero eta Ojo del Buey bezalako beste muino batzuek diskretoago bihurtzen dute.

Cerro de la Catedral izena 1900tik jasotzen bada ere[3], azken urteetan argitaratutako mapetan Cerro Cordillera izena ere sarritan erabiltzen da; "Cordillera(s)" berez tontorra dagoen Sierra de Carapéko sektorearen izena da[4].

Kokapena [aldatu]

Maldonado departamenduko Aiguá udalerrian dago. Fisikoki Sierra Carapé izenekoan dago; aldi berean Carapé Uruguaiko mendilerro nagusia den Cuchilla Grandeko adarretakoa da.

Aiguátik bi errepide ateratzen dira kostalderantz, bata (Ruta 49) Maldonadora doana eta bestea (Ruta 109) Rochara. Mendia bien artean dago, azken honetatik hurbilago. Igotzeko teknikoki ez dago inolako zailtasunik, pistatik ibilbide laburra eta desnibel txikia dagoelako; mendebaldetik oso igoera erraza da eta ekialdetik aldapa apur bat gogorragoa da[5]. Lur eremu pribatu batean dago eta tontorrean erpin geodesiko bat dago.

Klima [aldatu]

Mendi hauetan klima epel edo subtropikal hezea da: udak atsegin samarrak dira; neguak, aldiz, erlatiboki hotzak eta izotzaldiak ez dira arraroak. Haizeak gogor jotzen du eta euriteak urte osoan zehar banatzen dira. Elurra oso gutxitan egiten du.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Estamentu ofizialek erabilia; ikus adibide hau.
  2. Espainieraz Servicio Geográfico Militar.
  3. Diccionario Geográfico del Uruguay.
  4. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008.
  5. Tacuy.com.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]