Cerro Tololoko Behatokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cerro Tololoko Behatoki Interamerikarra, CTIO bere ingelesezko siglengatik, Elqui haranean dago, Txileko Coquimbo eskualdeko La Serena hiritik 80 kilometro ingurura, 2200 metroko altueran.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cerro Tololoko behatokia 7 kupulaz osatua dago, gaur egun horietatik 5ek funtzionatzen jarraitzen dutelarik. Proiektua 1962an abiatu eta 1967ko azaroak 7an zehaztu zen. 1976ko urtarriletik operatzen du bere teleskopiorik handiena den Víctor Blanco, 4 metroko diametroa duena. Bere teleskopioak duten diametroagatik izendatzen dira.

Association of Universities for Research in Astronomyk, AURA, operatzen du, estatubatuar unibertsitate pribatuen konsortzio bat dena National Optical Astronomy Observatoriesekin, NOAO, elkarlanean National Science Foundation eta Txileko Unibertsitatearekin duten hitzarmenpean.

Ozeano Barearen hegomendebaldetik datozen aire hotzeko korronteek eta Antartiar ozeanotik iparraldera Txileko kostaldean zehar doan Humboldten korronteak moderatutako klima batekin, zerua hirietako argietatik ia erabat libre izanda, atmosfera oso garden batekin, basamortuaren hurbiltasuna eta Andeetarantz apenas turbulentziarik gabe mugitzen diren ozeanoko aireko geruza hotzak behaketa astronomikoetarako munduko tokirik egokienetako bat sortzeko uztartzen dira.

Tololoko behatokia hilabeteko larunbat guztietan bisita daiteke. Bisita hauek gidatuak eta dohakoak dira, eta hiru ordu inguruko iraupena dute. Baimen bat eskatu beharra dago gutxienez hilabete lehenago, eta ibilgailu propio bat izan behar da iristeko. Bisitak egunean zehar egiten dira, hitzaldi bat eta instalakuntzetatik ibilbide bat osatuz. Ez da posible teleskopiotik behatzea, teleskopio zientifiko eta profesional bat bait da.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cerro Tololoko Behatokia Aldatu lotura Wikidatan