Chadli Bendjedid
Chadli Bendjedid (arabieraz: شاذلي بن جديد; Bouteldja, 1929ko apirilaren 14a) aljeriar politikaria da. 1979tik 1992ra bitartean, Aljeriako Errepublikako lehendakaria izan zen. 1950eko hamarraldian, Aljeriaren burujabetasuna lortzeko gerra hasi zenean, Nazio Askapeneko Frontean (FLN) sartu zen. 1965ean, Ahmed Ben Bella agintetik kentzen lagundu zion Huari Boumedieni. Iraultzaren Kontseiluko kide eta Defentsa ministro izan zen (1978). Boumedien hil zenean, 1978an, FLNren idazkari nagusi izendatu zuten, eta, 1979an, errepublikako lehendakari hautatu zuten. 1984an eta 1988an berriro hautatu zuten lehendakari. Besteak beste, Chadli Bendjedidek Aljeriako konstituzioa aldatu zuen eta alderdi-aniztasuna ezarri zuen. 1991n, Salbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazi zituen hauteskundeak. FISeko kideen eta poliziaren arteko borroka gogorren ondorioz, zibilez eta militarrez osaturiko segurtasun-batzorde bat eratu zen eta kargua uztera behartu zuen Bendjedid, 1992an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.