Champa
Wikipedia(e)tik
Champa Vietnamgo kostaldeko antzinako erresuma da (K.o. II. mende amaieratik - XVII. mendera). Tradizioaren arabera, cham herriak Champa erresuma K.o. 192an sortu zuen, Txinako Han dinastiaren aginpidea ahuldu zenean. III. mendean Indiako kulturaren eragina jasan zuen. Bere historian, Champa erresumak etengabe borrokatu behar izan zuen khmerren eta vietnamdarren aurka, eta, arian-arian, gero eta hegoalderago baztertu zuten, XVII. mendean desagertu zen. Vietnamdarrek Champako kulturaren ezaugarri batzuk beretu zituzten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
