Charles-Louis Philippe
Wikipedia(e)tik
Charles-Louis Philippe (Cérilly, Frantzia, 1874 - Paris, Frantzia, 1909) frantses idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Bere lanetan gizarte-klaseen arteko tirabirak eta miseria islatu zituen, bizi izan zuen haurtzaro latzaren oroitzapenekin batera. Literatura herritarraren sortzaile eta maisua. Lan nagusiak: La Mère et l´enfant, Bubu de Montparnasse, Le Père Perdrix.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
