Charles Bordes
Wikipedia(e)tik
Charles Bordes (Rochecorbon, 1863 - Toulon, 1919) frantziar musikagilea izan zen. César Francken ikaslea, kapera-maisua izan zen Saint-Gervaisen. Chanteurs de Saint-Gervais elkartearen sortzailea, XV., XVI. eta XVII. mendeetako polifonia-musika berpizten lagundu zuen. Alexandre Guilmant eta Vincent d'Indyrekin batera, Schola Cantorum sorreran izan zuen parte (1894). Archives de la tradition basque, l´Anthologie des maîtres religieux primitifs, Chansonniers du XVI siècle eta 18 mèlodies pour chant et piano eman zituen argitara.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
