Charles Bruck

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Charles Bruck (Timisoara, Austria-Hungariako Inperioa —egungo Errumania—, 1911- Hancock, AEB, 1995) musikagile frantsesa izan zen, Errumanian jaioa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak Vienan hasi zituen, eta ondoren Parisa joan zen zuzenbidea ikastera. 1931n pianoa landu zuen Vlado Perlemuterrekin batera eta konposizioa Nadia Boulangerrekin musika-eskolan. 1934. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Pierre Monteuxekin batera. 1936an Parisko orkestra filarmonikoak antolatzen zuen orkestra-zuzendarien lehiaketa irabazi zuen; urte horretan bertan egin zuen lehenengo bira Estatu Batuetan.

1939an Frantziako herritartasuna hartu zuen. Gerra bitartean ezkutaturik ibili zen lehenbizi eta Erresistentzian lanean ondoren. 1945-1948 bitartean Industria-produkzioaren ministerioko musika-industrien zuzendari izan zen. Ondoren Cannes eta Deauvilleko kasinoetako orkestra-zuzendari izan zen (1949-1950), eta Amsterdamgo Herbehereetako Operako musika-zuzendari (1950-1954). Frantziara itzuli zenean Prokofieven L´Ange de feur (Suzko aingerua) opera zuzendu zuen (1954). Estrasburgoko Orkestra sinfonikoko zuzendari (1955-1965) eta ORTFko Orkestra filarmonikoko zuzendari izan zen (1965-1970).

Zuzendu ditu, besteak beste: Prokofieven Jokalaria (1956), Janáceken Meza glagolitikoa (1957), Kodály Hary János (1959), Lutoslawskin Orkestrarako kontzertua (1963) eta Joko veneziarrak (1965), Ligetiren Atmosferak (1964) eta Requiem (1966), Pendereckiren Pasioa San Lukasen arabera (1967) eta Dies Irae (1968).

Hainbat musikagile ezagutarazi ditu, hala nola Boris Blacher, Hans Werner Henze, Goffredo Petrassi, Bernd Alois Zimmermann.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]