Charles Bukowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Bukowski

(1988)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHeinrich Karl Bukowski
JaiotzaAndernach1920ko abuztuaren 16a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSan Pedro1994ko martxoaren 9a (73 urte)
Hobiratze lekuaGreen Hills Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles City College (en) Itzuli : arte, literatura zientzia, kazetaritza
Los Angeles High School (en) Itzuli
Susan Miller Dorsey High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria, poeta, eleberrigilea, kazetaria, autorea, zutabegilea, autobiografialaria eta eguneroko-idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakAlbert Camus, Anton Txekhov, Antonin Artaud, Conrad Aiken, D. H. Lawrence, Du Fu, Ernest Hemingway, Ezra Pound, Edward Estlin Cummings, Fiodor Dostoievski, Franz Kafka, Henry Miller, James Grover Thurber, John Fante, Knut Hamsun, Li Po, Louis-Ferdinand Céline, Robinson Jeffers eta Sherwood Anderson
Mugimenduaerrealismo zikina
transgressive fiction (en) Itzuli
Beat belaunaldia
Anti-poetry (en) Itzuli

bukowski.net
IMDB: nm0001977 Allocine: 6682 Allmovie: p83489 TV.com: people/charles-bukowski
Spotify: 3F8lOwDiDfocMHdEorwWWH Musicbrainz: 1ad1c7db-cf3f-46c8-96e9-24be0a29e027 Discogs: 517528 Find a Grave: 2162 Edit the value on Wikidata
Charles Bukowski 1998an.

Charles Bukowski (Andernach, Alemania, 1920ko abuztuaren 16aLos Angeles, Estatu Batuak, 1994ko martxoaren 9a) estatubatuar idazlea izan zen.

Ez zen Beat Generation belaunaldikoa, nahiz eta askotan haien artekotzat jo izan duten, haien antzeko estiloa eta jarrera zituelako. Bukowskiren idatzietan nabarmen agertzen da haren jaioterria, Los Angeles. Berrogeita hamar liburu baino gehiago eta hainbat kontakizun idatzi zituen. Hainbat idazleri eragin die, eta haren estiloa askotan imitatu dute.

Txikitan, aitak gaizkitua izan zen eta eskolan ez zuten kideek onartzen (bazterkeria hau are gehiago zailduz gaztetan pairatutako eritasunaren ondorio zituen aurpegiko pikortek), horrela, irakurketan babestu zen bizitzako lehen zatian. Hainbat lanbidetatik pasa zen, hala ere, ez zuen denbora luzerik eman batean ere ez, postariarenean izan ezik. Azken lan hau utzita hasi zen idazle profesional gisa 1969. urtean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an jaio zen Alemaniako Andemarnach hirian, ama alemaniarra eta aita estatubatuar jatorriko poloniarra zituelarik.

Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen alemaniar ekonomiaren gainbeheraren ondorioz, familia Baltimorera -AEB- joan zen 1923an. Estatubatuarrago-edo emateko, gurasoak “Henry” deitzen hasi ziren (haren benetako izena Heinrich Karl Bukowski zen). Geroago, Los Angeles hirira aldatuko zuten bizitokia.

Los Angeleseko Bigarren Hezkuntzako Institutuan graduatu ostean, arte-, kazetaritza- eta literatura-ikasketak burutu zituen bi urtez bertako unibertsitatean.

Lehen argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

24 urte zituela, Aftermath of a Lengthy Rejection Slip izeneko ipuina argitaratu zioten Story Magazine aldizkaria. Handik bi urtera, 1946an, 20 Tanks from Kasseldown ipuina kaleratu zuen beste aldizkari batean. Horren ostean, argitaratze sistemarekin gogaitu eta idazteari utzi zion hamarkada batez. Bitarte horretan, Los Angelesen bizi arren, Estatu Batuetan zehar ibili zen bidaiatzen, han-hemenka aldi baterako lanak egiten eta ostatu merkeetan biziz.

50eko hamarraldiaren hasieran, postari ibili zen Los Angelesen hiru urtez. 1955ean ospitaleratu egin zuten, oso larri, odola zerion ultzera bat zela medio. Ospitaletik irtendakoan, poesia idazten hasi zen eta 1957an Barbara Frye idazle eta poetarekin ezkondu zen nahiz eta handik urtebetera dibortziatuko ziren.

60ko hamarraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50eko hamarraldiaren amaiera aldean, Los Angeleseko posta bulegora itzuli zen lanera eta poesia idazten jarraitu zuen. 1964an, garai hartako bikotekide zuen Frances Smithekin alaba bat izan zuen, Marina Louise Bukowski. Denbora labur batean Tucsonen bizi izan zen eta bertan Jon Webb eta Louise "Gypsy Lou" Webb ezagutu zituen. Lagun bilakaturik, haren literatur lanak argitaratzera eta literaturatik bizi izatera animatu zuten.

Jon Webbi esker, The Outsider literatur aldizkarian poema batzuk argitaratu zituen. Jonek eta bere emazte Louisek sorturiko Loujon Press argitaletxean bere lehen bi liburuak argitaratu zuen Charles Bukowskik: It Catches my Heart In Its Hand, 1963an, eta A Crucifix in a Deathhand, 1965ean. Garai hartan Franz Douskey ezagutu zuen, Jon Webben laguna eta idazlea. Hirurek New Orleansen denboraldi bat eman zuten elkarrekin.

1967an, Bukowski Notes of a Dirty Old Man izeneko atal bat hasi zen idazten Los Angeleseko Open City argitalpen undergroundean. Aldizkaria itxi zutenean, 1969an, hiri bereko Free Press agerkarira eraman zuen atal bera. Urte hartan, ordura arte argitaratutako zutabe onenak bildu zituen izen bereko liburuan.

Black Sparrow Presseko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Black Sparrow Press argitaletxeko John Martin editoreak hileroko 100 dolarreko lansaria eskaini ondoren, postetxeko lana utzi zuen eta buru-belarri idazten hasi zen. Ordurako 49 urte zituen eta berak garai hartako eskutitz batean azaldu zuenaren haritik, “bi aukera ditut, postetxean jarraitu eta erotu... edo kanpoan geratu eta idazle naizelakoa egin eta goseak hil. Bigarrena hautatu dut”. Lana utzi eta hilabete batera lehen nobela amaituta zuen: Post Office (1971).

Artean idazle ezezaguna zela, John Martinek berarengan jarritako konfiantza eta laguntza ekonomikoa eskertu nahian-edo, Bukowskik Black Sparrow Pressekin argiratu zituen ia lan guztiak. Lan hauetako gehienetan protagonista nagusia Henry Chinaski da (Henry Charles "Hank" Chinaski), idazlearen alteregoa. Bizitzako denbora gehiena Hollywoodeko ekialdeko barrutian eman zuen. 1978an, alta, Linda Lee Beighle ezagutu ostean, Los Angeles hiriko hegoaldeko San Pedro barrutira aldatu zen. Lindarekin 1985ean ezkondu zen eta hari buruz hitz egin zuen Women (1978) eta Hollywood (1989) eleberrietan, Sararen pertsonaiaren bitartez. Nobela hauek, gainerako lan gehienak bezala, autobiografia kutsu nabarmena zuten.

Bukowskiren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean haietariko batzuk euskaraz. Estatubatuar gainbeheraren ikonotzat hartua izan da, Bigarren Mundu Gerraren osteko joera nihilistaren ikur. Bere buruarekin nahiz ingurukoekin zuen handinahi eta konpromiso ezak gaur egungo hainbat idazleren eragin gisa aitortu dute. Euskal Herrian, besteak beste, Paddy Rekalde, Harkaitz Cano edota Xabier Montoia.

Charles Bukowski leuzemiaren ondorioz hil zen 1994ko martxoaren 9an, San Pedron, Kalifornian, 73 urte zituela, Pulp azken eleberria amaitu berritan. Haren hilarrian “Don't try" (Ez ausartu) irakur daiteke.

Helduaroan idazle oparoa izanik, hildakoan Black Sparrow, eta, 2002. urtetik aurrera, Ecco Press argitaletxeek haren lan argitaragabeak ezagutzera ematen hasi ziren: aipatutako Pulp eleberriaz gain, hainbat ipuin, saiakera, egunkari, eskutitz eta olerki.

Lan nagusien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letrakera lodiaz euskaraz argitaratutakoak

Eleberriak

  • Post office (1971)
  • Factotum (1975)
  • Women (1978)
  • Ham on Rye (1982)
  • Hollywood (1989)
  • Pulp (1994)

Olerki bildumak

  • Flower, Fist, and Bestial Wail (1960)
  • It Catches My Heart in Its Hands (1963)
  • Crucifix in a Deathhand (1965)
  • At Terror Street and Agony Way (1968)
  • Poems Written Before Jumping Out of an 8 story Window (1968)
  • The Days Run Away Like Wild Horses Over the Hills (1969)
  • Fire Station (1970)
  • Mockingbird Wish Me Luck (1972)
  • Burning in Water, Drowning in Flame (1974)
  • Scarlet (1976)
  • Maybe Tomorrow (1977)
  • Love Is a Dog from Hell (1977)
  • Play the Piano Drunk Like a Percussion Instrument Until the Fingers Begin to Bleed a Bit (1979)
  • Dangling in the Tournefortia (1981)
  • War All the Time (book)|War All the Time (1984)
  • You Get So Alone at Times That It Just Makes Sense (1986)
  • The Roominghouse Madrigals (1988)
  • Infernuko hesteetan (Septuagenarian Stew: Stories & Poems, 1990)
  • People Poems (1991)
  • The Last Night of the Earth Poems (1992)
  • Betting on the Muse: Poems and Stories (1996)
  • Poema antologia (1997)
  • What Matters Most Is How Well You Walk Through the Fire (1999)
  • Open All Night (book)|Open All Night (2000)
  • The Night Torn Mad with Footsteps (2001)
  • Sifting Through the Madness for the Word, the Line, the Way (2003)
  • The Flash of the Lightning Behind the Mountain (2004)
  • Slouching Toward Nirvana (2005)
  • Come on In! (2006)
  • The People Look Like Flowers at Last (2007)
  • The Pleasures of the Damned (2007)
  • The Continual Condition (2009)

Ipuin bildumak

  • Confessions of a Man Insane Enough to Live with Beasts (1965)
  • All the Assholes in the World and Mine (1966)
  • Notes of a Dirty Old Man (1969)
  • Erections, Ejaculations, Exhibitions, and General Tales of Ordinary Madness (1972)
  • South of No North (1973)
  • Hot Water Music (1983)
  • Tales of Ordinary Madness (1983)
  • The Most Beautiful Woman in Town (1983)
  • Satanen seme (Septuagenarian Stew: Stories & Poems, 1990)
  • Portions from a Wine-stained Notebook: Short Stories and Essays (2008)
  • Absence of the Hero (2010)
  • More Notes of a Dirty Old Man (211)

Ez-fikziozkoak

  • Shakespeare Never Did This (1979) berrargitalpen osatua (1995)
  • The Bukowski/Purdy Letters (1983)
  • Screams from the Balcony: Selected Letters (1993)
  • Living on Luck: Selected Letters, vol. 2 (1995)
  • The Captain Is Out to Lunch and the Sailors Have Taken Over the Ship (1998)
  • Reach for the Sun: Selected Letters, vol. 3 (1999)
  • Beerspit Night and Cursing: The Correspondense of Charles Bukowski and Sheri Martinelli (2001)
  • Sunlight here I am: Interviews and encounters, 1963-1993 (2003)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Bukowski Aldatu lotura Wikidatan