Charles "Pete" Conrad, Jr. (Philadelphia, Pennsylvania, 1930eko ekainaren 2a – Ojai, Kalifornia, 1999ko uztailaren 8a) estatubatuar astronauta eta militarra izan zen.
Neil Armstrong eta Buzz Aldrinen antza, 1930ean jaio zen Pensilvanian. Haurtzaroan dislexikoa izan arren, hegazkinak gidatzeko lizentzia lortu zuen Bigarren Hezkuntza (High School) amaitu baino lehen. Princetongo Unibertsitatean Ingeniaritza Aeronautikoa ikasi zuen, eta, ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan hegazkin instruktorea bilakatu zen. NASAk 1962an astronauta bezala aukeratu zuen. Apolo 12aren komandantea izanda, Skylab 2 estazioa espazialera heldu zen 1973. urtean. 11 urtez astronauta izan zen, eta, 20 urtez NASAN lan egin zuen. Horren ostean, negozioetara dedikatu zen, telebista konpainietan lan eginez. Ilargian oina jarri zuen lehen pertsona ez izan arren, bertan dantzatu zuen lehen pertsona bilakatu zen. 1999. urtean, Kalifornian, 69 urte zituela hil egin zen, motorrarekin izandako istripu baten ondoren.
|
Ilargia zapaldu duten astronautak |
|
Neil Armstrong (CDR, Apollo 11) • Buzz Aldrin (LMP, Apollo 11) • Pete Conrad (CDR, Apollo 12) • Alan Bean (LMP, Apollo 12) • Alan Shepard (CDR, Apollo 14) • Edgar Mitchell (LMP, Apollo 14) • David Scott (CDR, Apollo 15) • James Irwin (LMP, Apollo 15) • John Young (CDR, Apollo 16) • Charles Duke (LMP, Apollo 16) • Eugene Cernan (CDR, Apollo 17) • Harrison Schmitt (LMP, Apollo 17)
|
|