Charles Dupin
Wikipedia(e)tik
Charles Dupin frantses matematikaria eta politikaria (Varzy, Nivernais, 1784 - Paris, 1873). Monge matematikariarekin egin zituen ikasketak. Beste batzuen artean, sortu zituen azalen makurtasunaren adierazlea, ukitzaile konjugatua eta lerro asintotaren kontzeptuak. Politikari dagokionez, Frantziako estatuko kontseilaria, Itsas Arazoetako ministroa eta senataria izan zen. Obrak: Dévéloppements de géométrie pure (1813) eta Application de géométrie et de mácanique (1822).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.