Charles Edward Stuart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Edward Stuart
Charles Edward Stuart
8 urteko erretratua
Datu pertsonalak
Izen osoa Charles Edward Louis John Casimir Silvester Severino Maria Stuart[1]
Ezizena Bonnie Prince Charlie
Jaio 1720ko abenduaren 31a
Erroma (ItaliaItalia)
Hil 1788ko urtarrilaren 31a
Vaticano Hiria (ItaliaItalia)

Charles Edward Stuart (Erroma, 1720ko abenduaren 31 - Vaticano Hiria, 1788ko urtarrilaren 31a) erbestetutako Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahi jakobita izan zen. Ingelesez eta scotseraz Bonnie Prince Charlie ezizenaz (euskaraz: "Karlos Printze Ederra") ezagunagoa izan zen. Eskoziako gaeleraz Teàrlach Eideard Stiùbhairt eta irlanderaz Séarlas Éadbhard Stiúbhart zituen izenak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita James Francis Edward Stuart erregenahia zuen, 1688an Iraultza Loriatsuak kendutako Jakue II.a eta VII.aren semea zena.

Jakobitek bultzatuta 1745eko matxinada zuzendu zuen. Eskoziako Lur Garaietako klan askok lagunduta, Glenfinnanen aitaren zutoihala altxatu eta Eskozia eta Ingalaterrako iparraldea mendean hartu zituen. Hala ere, Londres hartzekotan zegoela, Eskoziara itzuli eta George II.aren semeak gidatutako armadak Cullodengo Guduan irabazi eta ihes egin behar zuen.

Bonnie Prince Charlieren ihesaldia kondaira sortu zuen Eskozian, Eskozian "The Skye Boat Song" eta Irlandan Mo Ghile Mear abestiek hilezkortua. Flora MacDonaldek lagunduta eta emakumez mozorrotuta Skyetik Frantziara alde egin zuen[2][3].

Helburu politikoak guztiz galdutak, erbestean alkoholari ekin zion[4]. Alaba bakarra izan zuen: Charlotte Stuart. Hau seme-alabarik gabe hil zenez, berarekin batera bukatu zen Stewart leinua.

Artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonnie Prince Charlie zenbait filmetan agertu da:

Literaturan ere agertu da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Edward Stuart Aldatu lotura Wikidatan
  1. McLynn, Frank. Charles Edward Stuart: A Tragedy in Many Acts. Londres: Routledge, 1988, 8. orr.
  2. Charles Edward Stewart: The Young Pretender
  3. Queen Anne and the 1707 Act of Union ALBA - The Escape of the Young Pretender
  4. McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005, 84. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005
  • McLynn, Frank. Charles Edward Stuart: A Tragedy in Many Acts. Londres: Routledge, 1988.
  • Kybett, Susan M. Bonnie Prince Charlie: A Biography of Charles Edward Stuart. New York: Dodd, Mead, 1988.
  • Douglas, Hugh. Charles Edward Stuart. London: Hale, 1975.
  • Daiches, David. Charles Edward Stuart: The Life and Ttimes of Bonnie Prince Charlie. Londres: Thames & Hudson, 1973.
  • Chidsey, Donald Barr. Bonnie Prince Charlie. Londres: Williams & Norgate, 1928.


Aurrekoa
Jakue VIII.a eta III.a
Erregenahi jakobita
17201788
Ondorengoa
Henrike IX.a eta I.a