Charles Ellet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Ellet

Bizitza
JaiotzaBucks konderria (Pennsylvania)1810eko urtarrilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCairo (Illinois)1862ko ekainaren 21a (52 urte)
Familia
AitaCharles Ellet
AmaMary Israel Ellet
Ezkontidea(k)Elvira Augusta Stuart Ellet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale des ponts et chaussées
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, ingeniaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduacolonel (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Find a Grave: 5772 Edit the value on Wikidata

Charles Ellet (Bucks County, Pennsylvania, AEB, 1810eko urtarrilaren 1a - Memphisko gudua, 1862ko ekainaren 21a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. Kableetatik zintzilikatutako Ameriketako lehenengo zubia eraiki zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen egin zituen ingeniaritza-ikasketak eta Frantziara, Suitzara eta Britainiara egin zituen bidaiak. 1832an Estatu Batuetara itzuli zen eta Potomac ibaiaren gainean, Washington Hirian, 305 metroko zubi esekia egiteko proposamena egin zion Kongresuari. Hasieran, era horretan egindako beste zenbait lanekin gertatu zen bezala, zubi zintzilikatua egiteko ideia hori aurreratuegia zen bere garairako, eta ez zioten proposamena onartu. 1842an Schuylkill ibaian, Filadelfian, bukatu zuen Ameriketako lehenengoa; altzairuzko bost kable zituen alde bakoitzean, eta 109 m zen luze. 1846-1849 bitarteko urteetan inoiz eraiki den zubi zintzilikaturik luzeena (308 m) diseinatu eta egin zuen, Baltimore eta Ohioko burdinbide konpainiak eskatuta, Ohio ibaiaren gainean. 1847an 3 km-ko zubia egin zuen Niagara ibaian, ur-jauzien azpian; zubi horri esker lehenengo aldiz gurutzatu zen Niagarako mendi-lepoa. Zubi hori egiteagatik ordaindu behar zioten diru kopurua zela eta, istiluak izan zituen, eta bukatu gabe utzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]