Charles Ferdinand Ramuz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Ferdinand Ramuz, Suitzako banku-billete batean

Charles Ferdinand Ramuz (Cully, Vaudeko kantonamendua, Suitza, 1878 - Pully, Suitza, 1947) frantsesko poeta, eleberrigile eta saiakera-egilea izan zen. Parisen bizi izan zen 1902-1914 urteetan, eta Suitzan hartu zuen gero bizilekua. Oso idazle oparoa izan zen, eta hainbat genero landu zituen.

Poesia-lanen artean aipagarriak dira ondorengoak: Le petit village (1903, Herri txikia); Chansons (1914, Kantuak); Le grand printemps (1917, Udaberria); eta Salutation paysanne (1921, Laborarien agurra). Eleberrigintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Aimé Pache, peintre vaudois (1911, Aimé Pache, Vaud-eko pintorea); Le règne de L´Esprit malin (1917, Izpiritu gaiztoaren erresuma); Terre du ciel (1918, Zeruko lurraldea); eta La grande peur dans la montagne (1926, Mendian izandako beldur handia). Stravinskiren musika duen Histoire du soldat edo Soldaduaren historia idatzi zuen 1918. urtean. 1945ean argitaratu zen Ramuzen Egunkaria.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak