Charles Gwathmey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Astor Tower (New York), Charles Gwathmeyk diseinatua

Charles Gwathmey estatubatuar arkitektoa izan zen (Charlotte, Ipar Carolina, 1938- 2009). Arkitektura-ikasketak egin zituen Pennsylvaniako Unibertsitatean (1956-1959) eta Yaleko Unibertsitatean (1962an). Frantzian ikasketak sakondu ondoren, irakasle gisa hasi zen lanean 1964an, Yale, Princeton, Harvard eta Columbiako unibertsitateetan, hitzaldiak emateaz eta arkitektura-lehiaketetan parte hartzeaz gainera. Gwathmey-Siegel Architects konpainia sortu zuen 1966an, Robert Siegelekin batera. Arazo eta premia batzuen azken erantzun gisa proposatzen zuten biek arkitektura: bezeroaren beharrak, eraikuntzaren funtzioa eta abar hartu behar zirela kontuan. 1970ean, Arnold W. Brunner arkitektura saria jasotzen zuen arkitekto gazteena bihurtu zen. Lan nagusiak hauek dira: Tolan etxea (1971, Long Island, New York), Cogan etxea (1972, East Hampton, New York), Perinton egoitza (1975, Rochestertik hurbil), Disney World Convention Center (1991, Orlando, Florida) eta Solomon R. Guggenheim Museoaren zabaltze- eta berritze-lanak (1992, New York).


Kategoria.2009ko heriotzak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]