Charles Hubert Hastings Parry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Charles Hubert Hastings Parry ingeles musikagile eta musikologoa izan zen (Bournemouth, 1848 - Rustington, Oxfordshire, 1918). Oxforden, Sttutgarten eta Londresen egin zituen ikasketak. 1883an Oxfordeko Unibertsitateko koru-zuzendaria izan zen, eta 1900-1908 urteetan musika-irakaslea. 1894. urtean Royal College of Music erakundeko zuzendaria izan zen. Parryren musikak, haren irakaspenek eta idatziek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasierako Ingalaterrako musikan, bereziki Ch. V. Stanford eta E. Elgar musikagileengan. Lan aipagarriak ditu: Prometeus Unbound (1880), korurako; Blest Pair of Sirens (1887) orkestrarako eta korurako; Judith (1888), Job (1892), eta Saul errege (1894) oratorioak. Sinfoniak, moteteak, abestiak eta organorako musika ere idatzi zuen. Musikari buruz idatzitako liburuak: Studies of Great Composers (1886, Musikagile ospetsuei buruzko azterlanak); The Evolution of the Art of Music (1896, Musika antzearen aurrerabidea); Johann Sebastian Bach: the Story of the Development of a Great Personality (1909); eta Style in Musical Art (1911, Estiloa musikan).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Hubert Hastings Parry Aldatu lotura Wikidatan