Charles Kingsley
Charles Kingsley (Holne, Devonshire, Ingalaterra, 1819 - Eversley, Hampshire, Ingalaterra, 1875) idazle britainiarra izan zen.
Biografia[aldatu]
Apaiz anglikanoa zen. Sozialismo kristaua delakoaren sortzaileetariko bat izan zen. Oso ospetsu egin zen J.H. Newmanekin izan zuen liburu bidezko eztabaida gogorraren ondorioz.
Saiakerak, erakustaldiak, olerki lirikoak idatzi zituen, baina gaur egun eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Yeast (1848, Hartzidura) eta Alton Locke (1850) eleberrietan gai soziala erabili zuen, helburu didaktikoekin.
Eleberri historikoak landuagoak eta biribilagoak dira: West-ward ho! (1885, Mendebal aldera!); Hereward the wake (1866, Hereward zelataria).
Darwinen teoriak garai hartan onartu zituen apaiz bakarretakoa izan zen Kingsley, eta haurrentzako kontakizun batean azaldu zituen: The water-babies (1863, Uretako haurrak).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.