Charles Manson
![]() Charles Manson bere 1969. urteko atxiloketa unean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Charles Milles Manson | |
| Jaio | 1934ko azaroaren 12a | |
| Bikotekidea | Rosalie Jean Willis, Candy Stevens eta Mary Brunner | |
| Sinadura | ||
Charles Milles Manson (1934ko azaroaren 12a, Cincinnati, Ohio) estatubatuar kriminal bat da.
Manson Familia edo Familia izeneko sekta baten sortzailea izan zen eta hauekin batera hainbat erailketa burutu zituen, horien artean ospetsuena 1969ko abuztuaren 9an Roman Polanski zinema zuzendariaren Beverly Hills hiriko etxebizitan jazotako Polanskiren bikotea zen Sharon Tate aktorea eta bere gonbidatuen hilketa izan zen.
[aldatu] Biografia
Gazterik, baztertua bizi izan zen, lapurretak eta beste delitu txiki batzuk eginez. 1967an The Family elkarte erlijiotsu modukoa sortu zuen, LSD eta beste drogen menpekoak baliatuz, eta Kaliforniako kostaldean zehar hildakoak agertzen hasi ziren, basatiki hilak.[1]
1969. urtean atxilotua, epaitua eta krimen horien eragile izateagatik bizi guztirako espetxeaz zigortu zuten. Ordutik gaur egun arte espetxeratua dirau, denboraldi horretan espetxeko bi presok gutxienez birritan bera hiltzeko saiakerak burutu izan dituzte.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Begien atzean ezkutatzen dena. Berria.info (Ingelesez)
