Charles Marie de La Condamine
Wikipedia(e)tik
Charles Marie de La Condamine Frantses matematikaria eta naturalista (Paris, 1701 - Paris, 1774). Perurako espedizio batean parte hartu zuen (1735-1744), gradu bateko meridiano-arkuaren luzera neurtzeko. Bestalde, kina zuhaixken eta kautxuaren deskribapena egin zuen, Amazonas ibaiaren inguruko lehen zientzia-bidaia haren ondoren. La Condaminerena da Journal du voyage fait par ordre du roi a l´équateur (1751, Erregeren aginduz ekuatorera egindako bidaiaren egunkaria).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.