Charles Nodier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Nodier.

Charles Nodier (Besançon, Frantzia, 1780 - Paris, Frantzia, 1844) frantsesezko idazlea izan zen. Argitaratu zituen lehen liburuak natura-zientziei buruzko lanak izan ziren. Gero, literatura idazten hasi zen, eta garai hartan ospe handia zuten idazle batzuen liburuak imitatzen zituen. 1812an, Iliria lurraldera bidali zuten liburuzain gisa. Frantziara itzuli zen eta ametsaren garrantziaz jabeturik, beldurrezko eleberriak eta fantasiazko ipuinak argitaratzen hasi zen. 1824tik 1830era, idazle erromantikoek biltokitzat zuten Parisko Arsenal liburutegiko zuzendaria izan zen. Haren ideiek eragin handia izan zuten Nervalengan eta surrealistengan.

[aldatu] Idazlanak

Idazlan nagusiak: Smarra ou les Démons de la nuit (1821, Smarra edo gaueko deabruak); Trilby ou le Lutin d'Argail (1822, Trilby edo Argaileko iratxoa); La Fée aux Miettes (1832, Ogi papurren maitagarria); Histoire du chien de Brisquet (1844, Brisqueteko zakurraren historia).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak