Charles Olson
Wikipedia(e)tik
Charles Olson (Worcester, Massachusetts, AEB, 1910eko abenduaren 27a - New York, AEB, 1970eko urtarrilaren 10a) Estatu Batuetako abangoardiako olerkaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo olerkari askorengan eragina izan zuen. Harvard, Radcliffe eta Black Mountain Unibertsitateetako irakaslea izan zen. Olsonen bi lan nagusiak 1960. urte inguruan argitaratu ziren: The Maximum Poems, 38 olerkiz egindako saila, eta The Distances, olerki laburren bilduma. Olerkingintzaz zituen burutapenak Projective Verse (1950) lanean ezagutarazi zituen. Bestalde, Herman Melvilleren Moby Dick lanari buruz egin zuen azterketa kritikoak, Call Me Ishmael (1974), izen handia eman zion.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.