Charles Philippe Leblond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Charles Philippe Leblond (Lille, 1910 - 2007) Kanadako biologoa izan zen. Parisko Sorbona eta Kanadako McGill unibertsitateetan ikasi zuen. 1946an erradioautografia bereizmena hobetu zuen L.F. Bélangerrekin batera. Argazki-emultsioa urtu eta ehun zati batera isuri zituzten, era horretan estalki mehe bat eratuz; estalki hura gogortu egiten zen hozterakoan eta argazki-xaflaren lana egiten zuen ehun hartako zati erradioaktiboentzat. Metodo hau oso erabilia izan zen zelulen ikerketetan gorputzean barna gaien arrastoak jarraitu ahal izateko, eta gaur egun elektroi mikroskopioan erabiltzen da. Leblonden saioek zalantzan ipini zuten garai hartan ziurtzat jotzen zen zelulei buruzko teoria asko. Zelulen jarduera, esate baterako, etengabea zela frogatu zuen, ez zuela geldialdirik izaten, orduan uste zen bezala. Nobel sarirako proposatua izatez gainera, ohorezko sari eta domina ugari bereganatu zituen, besteak beste Gairdner Fundazioaren Meritu saria eta Kanadako Errege Elkartearen Flavelle domina. 1948az geroztik Anatomiako irakaslea izan da McGill Unibertsitatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]