Charles Reade
Wikipedia(e)tik
Charles Reade (Ipsden, Oxfordshire, Ingalaterra, 1814ko ekainaren 8a - Londres, Ingalaterra, 1884ko apirilaren 11) ingeles eleberrigilea eta dramagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak, eta irakaslea izan zen han. Lanbidea utzi eta idazteari ekin zion, hasieran antzerkirako obrak batez ere (40 inguru). Eleberriak eta kontakizun liburuak ere idatzi zituen, eta bere garaiko justiziarik eza salatu zuen lan horietan.
Obra nagusiak: It´s Never too Late to Mend (1856, "Inoiz ez da berandu bide onera itzultzeko"), The Cloister and the Hearth (1861, "Klaustroa eta sutondoa"), Hard Cash (1863, "Dirua"), Griffith Gaunt (1866) eta A Terrible Temptation (1871, "Tentaldi izugarria").
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.