Charlie and the Chocolate Factory (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charlie and the Chocolate Factory
Datuak
Jatorrizko izenburua Charlie and the Chocolate Factory
Izenburua euskaraz Charlie eta txokolate-lantegia
Urtea 2005
Estreinaldia 2005eko uztailaren 15a
Generoa fantasia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 115 minutu
Aurrekontua 150 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Tim Burton
Ekoizleak
Brad Grey
Richard D. Zanuck
Michael Siegel
Gidoilariak
John August
Roald Dahl idazlearen Charlie eta txokolate-lantegia eleberrian oinarritua
Aktoreak
Johnny Depp
Freddie Highmore
David Kelly
Helena Bonham Carter
Noah Taylor
Missi Pyle
James Fox
Deep Roy
Christopher Lee
Musikagileak
Danny Elfman
Argazkilariak
Philippe Rousselot
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Charlie and the Chocolate Factory (euskaraz Charlie eta txokolate-lantegia) 2005eko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Roald Dahl norvegiar-galestar idazlearen izenburu berdineko Charlie eta txokolate-lantegia eleberrian oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Freddie Highmore, David Kelly, Helena Bonham Carter, Noah Taylor, Missi Pyle, James Fox, Deep Roy eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.

Aurrez, 1971ean eleberri horren Willy Wonka & the Chocolate Factory ("Willy Tonka eta txokolate-lantegia") izeneko berregokitzapen filma ere pantailaratu zen, orduko hartan Gene Wilder aktoreak Willy Wonka protagonista antzeztu zuelarik.

Jantzi-diseinu onenaren Oscar Sarirako (Gabriella Pescucci) izendapena jaso zuen, baita Aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren (Johnny Depp) izendapena eta bost BAFTA Sarien izendapenak ere.

Filma hau Londres inguruko Pinewood Studios ezagunean filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlie Bucket (Freddie Highmore) bere aita (Noah Taylor), ama (Helena Bonham Carter) eta lau atautxi-amatxiekin (David Kelly, Eileen Essell, David Morris eta Liz Smith) batera etxola batean bizi den mutikoa da. Dirurik gabe, familia guztia etxolatik metro batzuetara dagoen Willy Wonka eta bere txokolate-lantegia mirestuz bizi da. Charlie gaztea bere familia batuaren maitasunean bizi da, nahiz eta euren txirotasuna modu latzean pairatu izan. Halere, Charliek urtero urtebetetzetan Wonka txokolate zatia jaso ohi du. Urte batez, munduko gozogile ospetsuena den Willy Tonkak ustekabean berak ekoiztutako txokolate sortetan urrezko saria topatzen duten 5 haurrei bere txokolate-lantegiko ateak irekiko dizkiela iragartzen du.

Bost sarietako lau Augustus Gloup alemaniar mutiko gozozale eta lodikotea, gurasoek ondoegi hezitutako Veruca Salt britainiar neskato gutizizalea, Violette Beauregard estatubatuar neskato txiklezale, kirolari eta harroa, eta Mike Teevee estatubatuar mutiko hiperaktibo, harrosko, eta telebista eta bideojokozaleak topatuko dituzte. Charliek ezustean banku txartel bat topatu eta Wonka txokolate goxo bat erosteko xahutuko du, txokolate zati hark azken urrezko saria duelarik. Honela bada, Charlie bere aitonarekin batera eta gainontzeko lau haur eta haien gurasoak Willy Tonkaren txokolate-lantegira joango dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlie and the Chocolate Factory (filma)