Charlotte Perrelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:14, 24 urtarrila 2016
Charlotte Perrelli
Charlotte in Norrköping.
Charlotte in Norrköping.
Datuak
JaioterriaSmåland, Suedia Suedia
Jaiotza data1974ko urriaren 7a (49 urte)
Musika motaDansband, Disko, Pop
TresnakAhotsa
Urteak1987-gaur egun
Webguneahttp://www.charlotteperrelli.com/

Charlotte Perrelli, Anna Jenny Charlotte Nilsson jaiotzako izenez, (Småland, Suedia, 1974ko urriaren 7a - ) abeslari suediarra da. Hasiera batean Charlotte Nilsson bezala ezaguna, ezkondu eta senarraren abizena hartzerakoan, izen artistikoa ere aldatu zuen. 1999an Melodifestivalen lehiaketa irabazi zuen "Tusen och en natt" kantarekin. Sari gisa Suedia ordezkatu zuen urte hartako Eurovision lehiaketan kantaren ingelesezko itzulpenarekin ("Take me to your heaven") eta irabaztea lortu zuen. 2008an berriro irabazi zuen Melodifestivalen "Hero" kantarekin baina Eurovisionen 18. postua besterik ez zuen lortu.

Diskografia

Albumak

  • 1999: Charlotte
  • 2001: Miss Jealousy
  • 2004: Gone too long
  • 2006: I din röst
  • 2008: Hero
  • 2008: Rimfrostjul
  • 2012: The Girl

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlotte Perrelli Aldatu lotura Wikidatan