Chaudière-Appalaches

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chaudière-Appalaches
Mapa

LocationChaudière-Appalaches.png

Informazio orokorra
Estatua
Probintzia
 Kanada
 Quebec
Hiriburua Montmagny (Québec)
Geografia
Eremua 15.071 km²
Koordenatuak 46°29′0″N 70°37′0″W / 46.48333°N 70.61667°W / 46.48333; -70.61667Koordenatuak: 46°29′0″N 70°37′0″W / 46.48333°N 70.61667°W / 46.48333; -70.61667
Biztanleria
Biztanleria 399,563 bizt (2007)
Dentsitatea 0,03 bizt/km²
Web orrialdea
www.chaudiere-appalaches.gouv.qc.ca

Chaudière-Appalaches Quebeceko eskualde administratiboa da, San Laurendi ibaiaz bestalde Quebec Hiriaren hegoaldean dauden zenbait lur eremuk osatua. 12 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko.

Bere izena bi ezaugarri geografikotatik eratorria da: alde batetik San Laurendiren ibaiadarra den Chaudière ibaiak hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du; bestetik Apalatxeak, mendilerro luze honek eskualdea hego-mendebaldetik ipar-ekialderako bidaia egiten baitu.

Hiri nagusia Quebec Hiriaren parean dagoen Lévis da baina eskualdearen egoitza Montmagnyn dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec Hiritik eta San Laurenditik hegoalderantz eskualde natural eta historiko batzuk bildu ziren eskualde administratibo hau sortzeko. Eskualdeak hauexek dira:

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde administratiboa 1987an sortu zen, lurralde-berrantolaketaren ondorioz Quebec Hiria buru zen eskualde handiagoa banatu zenean.

XXI. mendearen lehen urteetan eskualde hau izan da politikoki ADQ alderdi kontserbadorearen gotorlekurik handiena: 2008ko Quebeceko hauteskundeetan 8 diputatutik 4 atera zituen; bizitza maila altuko eskualde frantses hiztun honetan bi alderdi nagusiei (PQ, PLQ) ihes egindako hauteslea erakarri du eta Stephen Harperren Kanadako Alderdi Kontserbadoreak ere estatuko hauteskundeetan Quebeceko emaitzarik onenak erdietsi ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait MRC biztanleria galtzen ari diren bitartean, Lévisen (Quebec Hiriaren itzalpean) eta Beauceko ardatz nagusian igotzen ari da.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Cantons-de l'Ets eta Beauce aldean leialista, eskoziar, ingeles eta irlandar jatorriko ingeles hiztun komunitateak egon badira ere, gaur egun eskualdea oso frantses hiztuna da: 2006ko erroldan %78,9k frantsesez zekiten eta %20,9k frantsesez eta ingelesez[2].

Jatorriko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ez dago jatorriko herrien komunitate bat bera ere eskualde honetan.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honek 9 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den hiri independente bat; oro har 136 udalerri ditu. MRCak, baliokidea eta beren hiriburuak:

MRCak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri independentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chaudière-Appalaches Aldatu lotura Wikidatan