Chavín de Huántar
Wikipedia(e)tik
Chavín de Huántar Peru iparraldeko arkeologia-aztarnategi garrantzitsua da, K. a. IX. mendekoa. Marañon ibaitik hurbil dago, Andeetako goi-ordokian. Erdialdean ageri den plaza baten inguruan dauden bi eta hiru altuerako eraikuntzek osatzen dute multzo guztia. Bertako eskulturarik ospetsuena Estela Raimondi izenekoa da. Peruko kostaldean badira chavin kulturako beste gune batzuk Chicama Viru, Punkuri eta Casma haranetan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.