Che Guevara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Che Guevara
Che Guevara
Datu pertsonalak
Izen osoa Ernesto Guevara De la Serna
Ezizena Che
Jaio 1928ko ekainaren 14a
Rosario (Argentina)
Hil 1967ko urriaren 9a
La Higuera (Bolivia)

Ernesto Guevara[1] (Rosario, Argentina, 1928ko ekainaren 14a - La Higuera, Santa Cruz, Bolivia, 1967ko urriaren 9a), "Che" Guevara ezizenez ezagunagoa, iraultzailea, hainbat gerrilletako buruzagia, militarra, ministroa Kuban, medikua, politikari eta pentsalari ezkertiarra izan zen.

Bi urterekin asma harrapatu zuen, bizitza guztian jasango zuena; hau dela eta, familia osoa Alta Graciara aldatu zen, non nahiz eta klima lehorragoa egon bere osasuna ez zen hobetu. Lehen hezkuntza etxean hartu zuen, bere ama Celia de la Sernaren tutoretzapean. Bere aitaren liburutegian zeuden Marx, Engels eta Freuden liburuen irakurle sutsua bihurtu zen. 1941ean Deán Funes Eskola Nazionalera joan zen, non literaturan eta kiroletan nabarmendu zen. Aro horretan bere pentsamenduan Espainiako Gerra Zibileko errefuxiatuen presentziak eta Argentinako krisi politikoak (non bere familiak parte hartu zuen) nabarmen eragin zuen.

Gaztaroa, Hegoameriketan egindako bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ernesto Guevara gaztea 17 urterekin

Gertaera guzti horiek Guevara gaztean demokrazia alderdikoiari, armadari, kapitalismoari eta, batez ere, inperialismoari mesprezua sortu zuten. Bere gurasoek politikan parte hartu zuten arren, berak politikan interes gutxi erakutsi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean (1947), medikuntza ikasi zuen tokian.

1949an Argentina zehar bidaiatu zuen motorrez, lehen aldiz behartsuekin eta indigenekin harremanetan jarriz.

1951ean are bidaia handiagoa egin zuen bere lagun Alberto Granados Jimenezekin. Argentinako hegoldea, Txile (non Salvador Allende ezagutu zuen), Peru, Kolonbia (non atxilotua izan zen), Venezuela eta Miami bisitatu zituzten, Hegoameriketako miseria ikusiz.

Boliviatik Mexikora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Che, gerrillari Santa Claran (1958).

Ondoren, La Paz-era (Bolivia) joaten da, bertako Iraultza Nazionala gertatzen zen bitartean. Gero Guatemalara, non alderdi komunistan parte hartzea ukatzen du. Hemen Hilda Gadea, jatorri indigenadun marxista bat, ezagutzen du eta honek, Fidel Castroren laguna zen Nico Lopez aurkezten dio. 1954an, CIAk bultzatutako estatu kolpeak gobernu ezkertiarra bota ondoren, Guatemalatik kanporatua izaten da. Hilda Gadea eta Nico Lopezekin batera, Mexiko Hirira joaten dira, non Raul eta Fidel Castro ezagutzen dituen. Orduan Che Guevara bila zebilen buruzagia aurkitu zuela konturatu zen.

Granmako lehorreratzea, Kubarantz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castroren jarraitzeileei batu zen eta Alberto Bayok, espainiar armada errepublikarreko kapitainak, komando eta gerrilla ikastaroak eman zizkion. Taldearen entrenamenduak poliziaren arreta bereganatu zuen eta kubatar guztiak eta baita Che ere atxilotuak izan ziren, hilabeteren burura askatuak izan zirelarik. 1959an Kuba inbaditu zutenean, Che beraiekin joan zen, aurrena mediku bezala eta gero komandante bezala jardunez. Fulgencio Batista diktadorearen indarrak garaitu ondoren, iraultzaileak nagusi egiten dira.

Iraultzaren garaipena, Banku Nazionaleko presidente[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheren irudia Habanako Barne Ministerioan.

Che Fidel Castroren laguntzaile nagusia bihurtu zen eta Kubako Banku Nazionaleko lehendakari eta gero Industria Ministro izendatua izan zen.

Garai hartako nazioarteko buruzagi nagusienekin elkarrizketatu zen (Nasser, Tito, Kruschev, Mao...) eta NBEaren eta OEA ren aurrean hitzaldiak egin zituen.

1959an Aleida Marchekin ezkondu zen eta batera Egipto, India, Japonia, Indonesia, Pakistan eta Jugoslavia bisitatu zituzten. Kubara itzuliz, Industria Ministro bezala, SESBekin negozio hitzarmen bat firmatu zuen, Kuba AEB menpekotasunetik atera zuena. Chek iraultzan izan zituen esperientzietik axioma bat jaio zen: "ez dago zertan iraultzarako baldintza guztien zain egon beharrik, matxinoek berak sor ditzakete". Maok bezala, herrialde nekazarietan landak hirietara iraultza eman behar zuela pentsatzen zuen. Gizaki berriaren sorrerari buruz asko idatzi zuen. Berak esana da "Gizakia bere erabateko gizatasun egoerara heltzen da produzitzen duenean, bere burua merkantzia bezala saltzera behartua izan gabe".

Internazionalismo proletarioa, Iraultza Ameriketara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Che hainbat herrialde afrikarretan egon zen, gehienbat Kongon, bertako iraultzaileei laguntzen. Belgikarrek iraultzaileak garaitu zituzten eta 1965an Chek Fidel Castrori laguntza hau bukatutzat ematea eskatu zion.

1966an Boliviara joan zen, hemendik iraultza kontinente osora zabaltzeko asmoarekin. Hainbat kubatarrekin batera Boliviako Askapen Nazionalerako Armadan sartzen da, baina Boliviako alderdi komunistak bakarrik utzita eta bertako nekazarien laguntzarik gabe, Che eta bere taldea CIAko agenteek gidatutako komando batek hatzemanak izan ziren. Urriaren 9an La Higuera herrian (Santa Cruz) sekretupean hil zuten.

Cheren gorpuaren nondik norakoa sekretupean egon zen, 1997an, DNA proba batzuen bidez, Che eta bere kideak lurperaturik zeuden zuloa aurkitu zen arte, Villagrande herriaren inguruan. Gorpuak Kubara itzuliak izan ziren eta ohore guztiekin lurperatu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Che Guevara
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Che Guevara