Cheddarko arroila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cheddarko arroilaren ikuspegia.

Cheddarko arroila (ingelesez Cheddar Gorge) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Somerset konderriko Cheddar udalerrian dagoen kareharrizko arroila bat da. Arroila Cheddarko leizeen kokalekua ere bada, 1903an leku honetan duela 9.000 urtetako Cheddarko gizona topatu zen, osorik topatutako Britainiar Uharteetako gizaki eskeleto zaharrena.[1] Bertan amairaldeko Goi Paleolito aroko aztarna zaharrenak ere topatu ziren (duela 12 edo 13.000 urtekoak).[2] Leizeak lurazpiko ibai baten eraginez sortu ziren, estalaktita eta estalagmita ugari ditu.

Cheddarko arroila, Erresuma Batuko ohiko turismogunea da. 2005. urtean Radio Times irratiak burutu eta Seven Natural Wonders teleseilan agertutako inkesta baten arabera, Cheddarko arroila Erresuma Batu osoko bigarren natur kokagune miragarri edo ikusgarriena gisa sailkatua gelditu zen, Dan yr Ogof leizeen atzetik.[3] Arroila urtero milioi erdi bisitarien helmuga da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cheddarko arroila Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51°16′57″N 2°45′56″W / 51.282409°N 2.765460°W / 51.282409; -2.765460