Chelsea Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:41, 26 uztaila 2016
Chelsea Football Club
Ezizena(k)The Pensioners, The Blues
Sorrera1905
Futbol zelaiaStamford Bridge
edukiera: 41.841 lagun
inaugurazioa: 1877
PresidenteaErrusia Roman Abramovich
EntrenatzaileaItalia Antonio Conte
LigaPremier League
2015-1610.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsea FC, 1911-12.
2009/2010 denboraldiko liga eta kopa tituluak ospatzen.
2012ko Txapeldunen Ligako finala Bayern Munichen aurka.
Premier Leaguen Manchester Cityren aurkako partida.

Chelsea Football Club Londresko futbol taldeetako bat da, Ingalaterrako hoberenetarikoa azken urteotan. 1905eko martxoaren 14ean sortu zen, Rising Sun izeneko pubean. Stamford Bridge futbol zelaian jokatzen ditu partiduak; guztira 42.360 lagunentzako edukiera du. 2003. urtean taldea Roman Abramovich errusiar aberatsak erosi zuen.

Ingalaterrako lehen mailako 5 liga eta 7 kopa irabazi ditu. Halaber, UEFAko Txapeldunen Liga bat (2012an), Europako Errekopa bi eta Europako Liga bat eskuratu ditu.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

Gus Mearsek Stamford Bridge estadioa erosi zuen eta Fulhamekin bertan jokatzeko negoziazioek huts egitean bere talde propioa sortzea erabaki zuen, auzoko izena erabiliz: Chelsea Football Club. 1905eko martxoaren 10ean fundatu zen The Rising Sun tabernan.

Lehenengo tituluak

1915ean Kopa finala jokatu bazuten ere lehenengo titulua lortzeko 1955 arte itxaron behar izan zuen, orduan Liga irabazi zuen. 1970an Kopa irabazi zuen eta honi esker iritsi zen Europa mailako lehen titulua, Europako Errekopa.

70. hamarkadaren bukaeran Stamford Bridgen zabalkunde nahiek taldeari diru arazo larriak sorrarazi zizkion eta 1983an hirugarren mailaraino jeitsi zen.

90. hamarkada

1989an itzuli zen lehen mailara. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta taldearen mailak nabarmen egin zuen gora, batez ere 1997ko Kopako garaipenak bultzatuta. 20 urte lehenago gertatu bezala, honi esker Europako garaipen berriak iritsi ziren 1998an, Errekopa eta Superkopa.

Roman Abramovich: urrezko aroa

Roman Abramovich bilionario errusiarrak taldea erosi eta diru andana sartu zuen. Hiru Premier League irabazi bazituen ere kostatu zitzaion Txapeldunen Liga lortzea. 2012an izan zen, Bayern Munichi penaltietan irabazi zion. Bolada onari jarraituz 2013an Europa Leaguea irabazi zuen. 2014an José Mourinho entrenatzailea berreskuratu zuen eta liga berri bat irabazi du inoizko puntu diferentzia handienarekin.

2015ean Liga irabazi ondoren denboraldi negargarria burutu du 2016an. Denboraldi erdialdera Mourinho kaleratua izan da eta azkenean 10. postuan gelditu da Ligan.

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 17

Nazioartean: 5

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2012.

UEFAko Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (1): 2012
  • Finalista (1): 2008.

UEFA Europa League

  • Txapelduna (1): 2013.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (2): 1971, 1998.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (1): 1998.
  • Finalista (2): 2012, 2013.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chelsea Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton