Chemnitz
|
Chemnitz |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Chemnitzeko | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea Barrutia |
Chemnitz Hiri barrutia |
||
| Alkatea | Barbara Ludwig (SPD) | ||
| Herritarra | Chemnitzdar | ||
| Koordenatuak | 50°48′00″N 12°54′00″E / 50.8°N 12.9°EKoordenatuak: 50°48′00″N 12°54′00″E / 50.8°N 12.9°E | ||
| Eremua | 220,85 km2 | ||
| Garaiera | 296 m | ||
| Posta kodea | 09001–09247 |
||
| Biztanleria | 243.248 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 1.101,42 bizt./km² | ||
| Matrikula | C | ||
| http://www.chemnitz.de | |||
(Karl-Marx-Stadt, 1953-1991 urteetan) Chemnitz Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Leipzig hiritik 69 kilometro hego-ekialderuntz kokatua dago, Alemania eta Bohemia bereizten dituzten Erz mendien iparraldean, Chemnitz ibaiaren ertzean. Leipzig eta Dresden hirien ondoren estatu hartako hirugarren hiririk handiena da. 2010eko erroldaren arabera 243.248 biztanle zituen; 314.437 biztanle zituen 1986. urtean.
Industria-hiri garrantzitsua da: ehun-langintza (kotoia, artilea, ehun artifizialak, kapeluak), ehungintzarako makineria, automobilak, burdinbideetarako gaiak (bertan egin zen Alemaniako lehen lokomotora).
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Chemnitz hiria Ore mendietan kokaturik dago, Chemnitz ibaiak zeharkatzen duen ibarrean.
Historia [aldatu]
Bohemiako bidean eta ikatz ugari dagoen arro baten erdian, Chemnitzeko hiria nabarmenkiro hazi zen XII. mendetik aurrera. Lehenengo aipamena 1143koa da eta 1170an Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak "hiri inperial" izendatu zuen. Erdi Aroan ehungintza izan zuen jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Populazioaren erdia oihalgintzan ari zen lanean hain zuzen ere.
XIX mendean ibarra erabat industrializatu zen, hiriari "Saxoniako Manchester" ezizena ezartzeraino. Bonbardaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, batez ere bere birfindegiak eta gerrarako arma lantegiak izan ziren hegazkinen bonben itu. Hiria hondarretan gelditu zen etxebizitza prefabrikatuen auzo handiak sortu ziren. Ekialdeko Alemanian gelditu zen Chemnitz eta Alemaniaren bateratzerarte Karl-Marx-Stadt izan komunista zuen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Kassberg auzoan eraikin historiko ugari gelditzen da oraindik, hala nola udaletxe zaharra eta berria, antzinako harresietako dorre gorria eta Donejakueren eliza gotikoa besteak beste.
Bestalde gazteluaren eremua ere berriztua dago bere eliza eta lakuarekin.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Chemnitz hiriko udal webgunea (Alemanez)
| Saxonia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.