Chen Duxiu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chen Duxiu.

Chen Duxiu (Anhui probintzia, Txina, 1880 - Txiang-txingTxunking ondoan—, Txina, 1942) txinera idazlea eta politikaria izan zen. Literaturan herri-hizkuntza erabiltzearen aldekoa zen eta haren erabilera eta joera berritzaileko zenbait aldizkari zuzendu zituen. 1920an Txinako Alderdi Komunistaren sortzaileetarikoa izan zen, eta 1921ean alderdiko lehen idazkari nagusia. Zazpi urtez inork zalantzan jartzen ez zuen lehendakaria izan zen. 1924tik Kuonmintangekin zituen harremanek liskarrak sortu zituzten buruzagi komunisten artean, eta 1927an, Kominternen iritziari jarraituz, buruzagitzatik kanpo utzi zuten eta 1929an alderditik egotzia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chen Duxiu Aldatu lotura Wikidatan