Chengduko metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chengduko metroaren mapa 2012an bigarren linea zabaltzean.

Chengduko metroa (txineraz: 成都地铁), Txinako Herri Errepublikako Sichuan probintziako Chengdu hirian eraikitzen ari den garraiobidea da. Lehen linea 2005eko abenduan hasi ziren eraikitzen eta 2010eko irailaren 27an zabaldu zen[1].

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa eraikitzeko lehen egitasmoa 1992an aurkeztu zen, baina diru ezak, hamar urte berandutu zuten behin-behineko proiektuaren aurkezpena. 2002an eta 2003an hiriak gobernuaren onarpena espero zuenean, Nanjingeko metroa onartu zuten Chengduko metroaren ordez, eta beste bi urtez berandutu zen lanen hasiera. Azkenik 2005eko abuztuaren 9an onartu zen eta lanak hilabete batzuk beranduago hasi ziren. Metroaren eraikuntzan 7.000 milioi yuan erabili ziren.

Metroa Chengdu Metro Limited Liability Company delako enpresa publikoak kudeatzen du. 2010eko martxoan geltoki gehienak ia amaiturik zeudela, lehen trenekin frogak egiten hasi ziren. Lehen linea ofizialki urte bereko irailaren 27an zabaldu zen. Metroaren bigarren linea 2012ko irailaren 16an zabaldu zen.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CHENGDUKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Shenxian lakua - Century City 18,5 16 2010
2 Xipu - Chengdu Hangzheng Xueyuanzhan 31,2 26 2012 2013
GUZTIRA 49,7 42

Eraikitzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2. linea: Longquan Ekialdea eta Shiniu elkartuko ditu eta 50,65km luze eta 26 geltoki izango ditu. Lehen fasea 2012rako zabaldu zen.
  • 3. linea: Hongxingetik Banqiao Hegoaldera (49.28km; 22 geltoki)
  • 4. linea: Wenjiangetik Xihera (38.9km, 19 geltoki)

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa faseka eraikiko da, eta lehen fasean bost linea, 126 kilometro eta 116 geltoki eraikitzea espero da. Etorkizunean metro sarea are gehiago hedatuko da eta 250 kilometro izatera hel daiteke.

  • 5. linea: Simaqiaotik Jianghera (24.63km; 13 geltoki)
  • 6. linea: Ibilbidea zehazteke.
  • 7. linea: Ibilbidea zehazteke.

Trenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroaren kudeatzaileak 22 tren eraikitzeko agindua eman zuen, eta Changchungo tren egile batek eraikiko ditu. Guztira hiru bagoi izango dituzte eta 1.200 pertsonentzako tokia.

Erreferenziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chengduko metroa Aldatu lotura Wikidatan
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo