Cher (abeslaria)
Wikipedia(e)tik
Cherilyn Sarkisian, Cher ezizenez ezagunagoa, (Kalifornia, 1946) abeslari eta antzezle estatubatuarra da . Sonny & Cher taldea osatu zuen, 1960ko hamarkadan, Sonny Bonorekin, eta arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen. Zineman eta antzerkian ere lan ugari egina da, eta Oscar saria eman zioten 1987an Ilargiaren lilura filmean eginiko lanagatik. Maskara (1985), Susmagarriak (1987), Eastwickeko sorginak (1987) eta Sirenak (1990) filmetan ere lan egin du.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.