Cher (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cher
Cher (fr), Char (oc)
Le pont sur le Cher. Montrichard (Loir-et-Cher).jpg
Cher ibaia Montricharden
Kokapena Frantzia
Luzera 367,8 km
Arroa 13920 km²
Emaria Toursen: 95,9 m³/s
Iturburua Mérinchal (Erdialdeko Mendigunea)
Ibai ahoa Loira

Cher (okzitanieraz: Char) Frantziako erdialdeko ibaia da, Loiraren adarra eskuinaldetik. 367,8 kmko luzera eta 13.920 km²ko arroa ditu. Mérinchalen (Creuse departamendua) sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, 713 mko garaieran[1], eta Villandrytik hurbil (Indre-et-Loire departamendua) Loira ibaira isurtzen da.

Cher ibaiaren ertzeko hiririk garrantzitsuenak Montluçon, Saint-Amand-Montrond, Vierzon, Chenonceaux eta Tours dira. Vierzonetik behera nabigagarria da, zati batean ibaiaren albotik doan Canal de Berryn barrena[1]. Chenonceau jauregia Cher ibaiaren gainean eraikia da.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cher ibaiaren emaria 1966-2013 bitartean neurtua izan da Toursen[2]. Ikertutako azalerak 13.615 km² du, arro osoaren %97. Urteko batez besteko emaria 95,6 m³ segundokoa da. Emari handiena otsailan du (189 m³/s) eta txikiena abuztuan (26,4 m³/s).

Cher ibaiaren batez besteko emariak (/s) Toursen neurtuak
Datuak: 1966 eta 2013 artean[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Les amis du Cher canalisé Amis-du-cher.org
  2. a b Le Cher à Tours 1966-2013 Hydro.eaufrance.fr

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cher (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan