Cherchengo gizakia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xinjiang (aurkikuntzaren tokia, eskualde autonomo uigurrean, Txina).

Cherchengo gizakia, Txinan arkeologo talde batek 1985eko irailean Taklamakan basamortuan, zehazki 2 hilobian, Lop Nor ur gazizko lakutik gertu, Tarim ibaiaren beheragunean, Xinjiang probintzia uigurrean aurkitutako ezaugarri europarreko gizon baten gorputz momifikatu bati eman zitzaion izena da.

K.a. 1000. urtean datatua izan zen.

Tarim ibaiaren arroan aurkitutako 113 momietako bat da.

Historia eta sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momia, K.a. 1000. urtean datatua dago. Cherchengo gizonarekin batera, beste hiru emakumeren eta haur baten momiak aurkitu ziren. Azken honen ondoan, munduko biberoi kontserbaturik antzinakoena bezala hartzen dena zegoen, ardi larruz egina, baita kobrezko zenbait objektu ere, material hau Txinan sartu zuena herri hau dela ziurtatuko luketenak. Lurraren gazitasunak, bere kontserbazio naturala eragin zuen.

Ikerketak eta oihartzun publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza honek, National Geographic elkarteak Txinatar momia misteriotsuak izeneko dokumental bat egitea eragin zuen, hondakinen ikerketan eta ADN azterketetan sakontzeko, txinatar autoritateen baimen batekin 2007. urtean, non, ordurarte sinesten zena ez bezala, K.a. 1700etik K.a. 300 arte Tarim ibaiaren arroa populatua egon zela frogatu ahal izan zuen.

« Mende bakoitzean, halako aurkikuntza gutxi batzuk baino ez daude. Hau, benetan paregabea da, momiak aurkituak izan diren tokia eta, orain arte, Txinaren historiari buruz genekiena uste genuena kontutan hartuta. Nola heldu ziren mendebaldetar hauek Ekialde urrunera duela bi mila urte baino gehiago? Hau da erantzun behar dugun galdera. Spencer Wells, genetista eta National Geographicen laguntzailea. »


« Idorra zen arren, ingurugiroa askoz mesedegarriagoa zen, ibai gehiago zegoen, zuhaitz gehiago, eta nolabaiteko nekazaritza eta abeltzantza egin zitekeen gaur egun basamortu bihurtutako eta bertan biziezinezko tokietan. Wang Binghua (arkeologo txinatarra), Tarimeko momien presentziaren eta ohiturei buruz. »


Konnotazio politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momia hau eta beste batzuk aurkitu eta urte askoz, Txinako autoritateek, une horretan Sobietar Batasunarekin ezinikusirik, aurkikuntza hau isilarazi zuten, bere lurraldean, europar jatorriko momiak aurkitu zirela publiko egiterik ez baitzuten nahi, asko ilehoriak eta garaiera handikoak, eta lurralde aldarrikapenen arazoak eragin ziezaioketenak, independentista uigurrenak kasu.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sexua: gizonezkoa
  • Altuera: 1,80 metro
  • Adina: gutxi gora-behera 50 urte
  • Ilearen kolorea: gaztain kolore argia

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kontserbazio egoera, ezin hobea da, eta bikain kontserbatzen du bere arropa, bitxia bada ere, artilezkoa (artzain bezala aritzen zela frogatuko lukeena, aurkitutako tokia, erdi basamortua den arren), guzti hori, lurperatua izan zen lurraldearen gazitasunagatik, bere usteltzea gaitz egin zuena, bakteriei eta hezetasunari, bere usteltzean eragitea eragotziz.

Momia, gaur egun, Xinjiangeko Eskualde Museoan dago, probintziako hiriburu den Ürümqin.

Urumqi hiriaren ikuspegi orokorra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]