Chester Nimitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chester William Nimitz, almirante jantzita.

Chester William Nimitz (Fredericksburg, Texas, AEB, 1885 - Yerba Buena, Kalifornia, AEB, 1966) almirante estatubatuarra izan zen.

[aldatu] Biografia

Lehen Mundu Gerra bitartean Atlantikoko urpeko armadaren buru izan zen.

Bigarren Mundu Gerra bitartean, Pearl Harborreko erasoaren ondoren, Ozeano Bareko itsas armadaren buru izan zen, eta haren esku egon zen japoniarrek mendean hartutako lurraldeak berreskuratzea. Zeregin horretan liskarrak izan zituen lurreko armadako buru zen MacArthur jeneralarekin. 1945eko irailean, japoniarren errendizioa sinatu zuen, MacArthurrekin batera.

1945etik 1947ra, itsas armadako agintaritza nagusiko buru izan zen; 1947an, itsas armadako ministroaren aholkulari berezi izendatu zuten.

1949an, indiarren eta pakistandarren arteko Kaxmirreko gerran bitartekari-lanetan ziharduen Nazio Batuen ordezkaritzako buru izan zen.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Chester Nimitz


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak