Chet Baker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chet675.jpg

Chesney Henry "Chet" Baker, Jr. (Yale, Oklahoma, 1929 - Amsterdam, 1988) estatubatuar jazz-musikagilea izan zen. Aita nekazari eta gitarra-jotzaile zuen. Tronpeta-jotzaile gisa hasi zen Glendale High Schooleko dantza-orkestran. 1946an 298. gudarosteko orkestran jo zuen (Berlin) eta bop musika ezagutu zuen. Kaliforniara itzuli zenean, musika-teoria ikasten hasi zen Los Angelesen (1948). 1950ean armadan sartu zen berriz ere, eta Los Angeleseko Presidio Army Bandera bidali zuten. Garai hartan Los Angeleseko jazz-klubetara joaten zen, eta han Dexter Gordon ezagutu zuen. Gerry Mulliganek 1952an bere laukotean aritzeko deitu zion. 1953an talde hori utzi, eta Russ Freeman piano-jotzailearekin batera beste laukote bat osatu zuen. Garai horretan hasi zen abesten. Disko ugari grabatu zituen, Parisen, Kalifonian eta New Yorken. 1959an espetxeratu egin zuten droga zela-eta, eta sei hilabete eman zituen espetxean. 1964an arrakasta handiko kontzertua eman zuen Stan Getzekin batera Newporteko Jaialdian. 1968an bere droga-banatzaileak masailezurra hautsi zion, eta hala hasi zen Bakeren beheraldia. Zenbait agerraldi izan zituen; 1974an ezin ahaztuko kontzertua eman zuen Gerry Mulliganekin; zenbait disko grabatu zituen, eta Europan barrena ibili zen. 1988an, Amsterdamen zela, hoteleko bigarren solairutik erori zen; oraindik ez da argitu zer gertatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chet Baker Aldatu lotura Wikidatan