Txiang Mai
Wikipedia(e)tik
(Chiang Maitik berbideratua)
Txiang Mai Thailandiako iparraldeko hiria eta Txiang Mai probintziako hiriburua da. Mae Nam ibaiaren ertzean dago. 148.77 biztanle ditu (2008).
Eduki-taula |
[aldatu] Ekonomia
Nazioarteko aireportua du. Burdinbide- eta errepide-gune garrantzitsua da. Industria (zilarreria, zurgintza, kimika-industria) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
[aldatu] Kultura
Unibertsitatea du (Thailandiako iparraldeko kultura-gune nagusia da).
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Hiri ikusgarria da, eta aipagarriak dira, besteak beste, hiritik hurbil dagoen Wat Phra That Doi tenplua, Thailandiako mendi gorenetako batean eraikia (XIV. mendeko monasterioa, pagoda), 1345. urteko Wat Phra Sing tenpluko budaren irudia eta Wat Chedi Luang tenplua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.