Chiba (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:22, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Chiba prefeturako mapa

Chiba prefetura (japonieraz: 千葉県 Chiba-ken?) Japoniako Honshu uharteko ekialdeko prefetura bat da. 2010ko erroldaren arabera 6.201.046 biztanle ditu. Hiriburua Chiba hiria da.

Historia

Chibako prefetura 1873ko ekainaren 15ean ezarri zen, Kisarazu eta Inba prefeturen bat egitetik.

1923an, lurrikara bortitz batek txikizio handiak eragin zituen lurraldean, batez ere Bōsō penintsularen parterik hegoaldekoenean, eta 1.300 pertsona hil ziren.

1930eko hamarkadan, prefeturako iparraldean eta erdialdean eskala handiko produkzio militarrerako gune bilakatu zen, eta base militarrak eta gotorlekuak eraiki ziren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek su-bonbez eraso zioten, batez ere Chiba eta Chōshi hiriei, eta prefeturako iparraldeko industria-egitura eta azpiegituren parte handi bat birrindua izan zen.

Gerra ondoren, industriaren hedatze-plan zehatzak egin ziren prefeturako iparraldean, eta nekazaritza-produkzioa nabarmen handitu zen prefetura osoan lurraren erreformak egin ondoren. Prefeturaren ipar-ekialdeko hiriak, Tokiotik gertu daudenak, trenbidez lotu ziren hiriburuarekin, eta Tokio inguruko lo-hiri bilakatu ziren.

1978an Narita nazioarteko aireportua hasi zen lanean, eta, gaur egun, Chiba prefetura da nazioarteko aireko trafikoa Japoniara sartzeko bide nagusia.

Geografia

Chiba prefeturaren mugak hauek dira: iparraldean, Ibaraki prefetura; mendebaldean, Tokio eta Saitama prefeturak; ekialdean, Ozeano Barea; eta hegoaldean, Tokioko Badia.

Chibaren parterik handiena Bōsō penintsulan dago. Arroza egiteko toki egokia da, batez ere ekialdeko kostaldea.

Ekonomia

Chiba prefetura Japoniako gunerik industrializatuenetako bat da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, manufaktura-industria azkar hedatu zen, eta, gaur egun, industria petrokimikoa, kimikoa, altzairugintza eta makinagintza dira industria-sektore nagusiak. Nekazaritza ere oso garatuta dago; batez ere, barazkiak, artoa, arroza eta kakahueteak ekoizten dira.

Hiriak eta herriak

Hiriak

  • Hiri handienak
  1. Chiba (hiriburua, 962.130 biztanle)
  2. Funabashi (609.081 bizt.)
  3. Matsudo (484.639 bizt.)
  4. Ichikawa (474.926 bizt.)
  5. Kashiwa (404.079 bizt.)
  6. Ichihara (279.601 bizt.)
  • Chiba prefeturako hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

Kyonan
Chōnan
Chōsei
Ichinomiya
Mutsuzawa
Nagara
Shirako
Sakae
Shisui
Onjuku
Ōtaki
Kōzaki
Tako
Tōnoshō
Kujūkuri
Shibayama
Yokoshibahikari

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiba (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan