Chimú

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chimú edo Chimor

1100 – 1470
Jaurerria
Mapa cultura chimu.png
Hiriburua Chan Chan[1]
Hizkuntza(k) quingnam, mochica
Erlijioa Politeista


Chimú edo Chimor antzinako Peruko zibilizazio bat zen, iparraldeko kostaldean sortua 1000 eta 1200 artean Huari Inperioak gainbehera egin zuenean. Kultura chimua mochica herria bizi izan zen inguru berean sortu eta finkari zen, eta haren jarraipen gisa hartu izan da zenbait alderdiri dagokionez.

Chimuen inperioa inken eredlu izan zen alor askotan. Hainbat lurralde konkistatu zuten eta kultura bikaina osatu zuten, kutsu aristokratiko eta autokratakoa.

Chan Chan hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chan Chan izan zen erreinu chimuko hiriburua. 50.000 biztanletik gora zituen, eta halako hiria eraikitzeko ofizio gizonak eta antolamendu bikaina behar zirela erakusten dute aztarnek. Gizarte klaseen artean banaketa nabarmena zela dirudi.

Chan Chan hiriak 15 km²-ko eremua hartzen zuen eta hamar auzo zituen, klan bakoitzeko buruzagiak sortua horietako bakoitza. Auzoak banako osoak ziren, bizitzeko behar den guztia baitzegoen auzo bakoitzean : hilerria, tenplua, ur biltegia, etxeak... Chan Chan hiriak trazatu bikaineko kaleak, ubide bereziez ureztaturiko lorategiak, erlaitzekiko teilatuak etab. zituen, eta akueduktu sistema batez hornitzen zen urez. Auzoak 12 m luzeko harresi batez zeuden elkarretatik bereziak ; eskulturaz apainduriko harresiak ziren, eta oro har irudi geometrikoak eta errepikaziozkoak dira nagusi. Arkitekttua zurruna, garbia eta zorrotza zen, eta hiriaren sortzaileen handitasuna azpimarratzea zen helburua, adierazten zenaren esanahia baino gehiago izaera monumentala azpimarratu nahi zen-eta.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chimú ontzia, arrantzale bat totorazko ontzi baten gainean irudikatzen duena (1100–1400)

Arkitekturaz gainera aipagarriak dira zeramika eta bitxigintza chimua. Moldeez egina zen, oro har, baina ez zuen mochica zeramikaren maila iritsi nahiz molde gehienak berdinak ziren. Badira ontzi-erretratuak eta animaliak eta landareak irudikatzen dituzten ontziak, baina pieza aipagarrienak ontzi bikoitzak dira, helduleku bakarraz lotuak ; kolore beltz distiratsukoak luxuzko piezak dira, eta gorriak egunero erabiltzekoak. Urrea eta zilarra oso aintzat hartuak ziren, eta bitxiak eta hileta erritoetarako gauzakiak egin ziren. Askotan urre eta zilar aleazioa erabili zuten -beste harribitxi batzuk txertatu ere egiten zituzten-, eta teknikei dagokienez, metala lantzeko erabil daitezkeen teknika gehienak erabili zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chimú Aldatu lotura Wikidatan