Chinongo hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Chinongo hitzarmena Joan Lurgabea Ingalaterrako erregeak, eta Antso Azkarra Nafarroako erregeak Chinongo hirian, 1202. urtean, izenpetu zuten hitzarmena izan zen. Horren arabera, Nafarroako erregeak laguntza eskaini zien Ingalaterrako erregeari eta Baionako burgesiari Filipe Augusto Frantziako erregearen aurka; Nafarroak horren trukean, Baionako portua erabiltzeko eskubidea lortzeaz gainera, Gipuzkoatik Lapurdira igarotako Gaztelako osteak geldiaraztea erdietsi zuen. Bestalde, hitzarmenak Nafarroako eta Ingalaterrako koroen arteko bakea, adiskidetasuna eta besteen aurkako elkarrekiko laguntza (Marokoko erregearen aurka izan ezik) xedatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]