chmod

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu


chmod (change mode) fitxategi baten sarbiderako baimenak definitzeko balio duen UNIX inguruneetako komandoa da. Fitxategi bakoitzak 9 balio ditu baimen hauek adierazteko, baieztatu edo ezeztatu egin daitezkeenak. Baimen ezberdinak eman dakizkioke fitxategiaren jabeari, taldeari eta gainontzeko erabiltzaileei. Hauetako bakoitzak, gainera, honako baimen hauek izan ditzake:

  • Read (irakurketa): Fitxategi edo direktorio bat irakurtzeko baimena.
  • Write (idazketa): Fitxategian aldaketak egiteko baimena.
  • Execute (exekutatzea): Fitxategia exekutatzeko baimena.
Tresna pertsonalak