Chocó

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chocó
Departamento del Chocó

bandera
Bandera
armarria
Herrialdea KolonbiaKolonbia
Hiriburua Quibdó
05°41′N 76°39′W / 5.683°N 76.650°W / 5.683; -76.650Koordenatuak: 05°41′N 76°39′W / 5.683°N 76.650°W / 5.683; -76.650{{#coordinates:05|41|N|76|39|W|region:CO_type:adm1st
primary name=

}}

Eremua 46.530 km²
Biztanleria 476.173 (2010eko zenbatespena)
Dentsitatea 10,23 bizt/km²
Colombia - Chocó.svg
Gobernadorea Malcom Alí Córdoba ()
Laburdura
ISO 3166-2

CO-CHO
[http:// ]

Chocó Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoena, Pazifikoko eskualdean. Herrialdeko departamendu eta Hego Amerika osoko lurralde bakarra da bi ozeanoetan kostaldeak dituena, Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan hain zuzen ere.

Mugakideak hauexek ditu: Panama ipar eta ipar-mendebaldean, Ozeano Barea mendebaldean, Valle del Cauca departamendua hego eta hego-ekialdean, Antioquia eta Risaralda ekialdean eta Karibe itsasoa ipar-ekialdean[1]

46.530 km²-ko azalera dauka[2] eta 2010ean 476.173 biztanle zituela kalkulatu zen[3] (10,2 bizt/km²). Hiriburua Quibdo du (114.548 biztanle 2010ean)[4].

30 udalerri eta 147 korrejimendu ditu[1]. Quibdo, Istmina, Nóvita, Acandí eta Solano dira populatuenak.

Biztanle gehienak beltzak edo "afro-kolonbiarrak" dira (%90), mulatoak %6a eta indigenak (Emberá-Wounaan etniakoak) %4a.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chocó oso lurralde oihantsua eta euritsua da. Izan ere, Munduko lekurik euritsuena da (urtean euriko 9.000 mm) Indiako Cherrapunji eskualdearekin batera.

Atrato, San Juan eta Baudo ibaiek zeharkatzen dute lurraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Todacolombia.com: Chocó
  2. Statoids.com: Departments of Colombia
  3. Proyección población 2010: Chocó
  4. Proyección población 2010: Quibdo

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chocó Aldatu lotura Wikidatan