Martin Xurio
Wikipedia(e)tik
(Chouriotik berbideratua)
Martin Xurio (XVII. mendea) Azkaineko notarioa izan zen.
[aldatu] Biografia
Lapurdiko sindiko aukeratu zuten 1654an baina kargutik egotzi zuten 1655ean. "Sabel gorrien" taldeko buruzagia izan zen Lapurdiko gerra zibilean (1656-1659). Xurioren ("sabel gorri") eta Urtubiaren ("sabel xuri") jarraitzaileen artean banatu zen Lapurdi. Bi urtez hedatu zen gerra latzaren ondoren Xurio hil egin zen eta haren talde armatuak desagertu egin ziren. Luis XIV.a Frantziakoak, egoera hartaz baliaturik, Lapurdiko Biltzarraren aginpidea murriztu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.