Chris Evert

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:18, 20 apirila 2015
Chris Everten erretratua

Christine Marie "Chris" Evert (Fort Lauderdale, Florida, 1954) estatubatuar tenis-jokalaria ohia da. Aita tenis-irakaslea zuen, eta oso gazterik hasi zen tenisean. Gaztaroan hasi zen ospea irabazten, eta munduko izar handien kontra jokatu eta garaipenak lortu zituen (Margaret Court, Virginia Wade, Billie Jean King). 1972an egin zen profesional, baina ordurako zenbait sari irabazita zegoen, besteak beste, Virginia Slims Masters saria (1971, 1972). 1974an banakako sariak irabazi zituen Wimbledon, Roland Garros eta Italiako irekian. 1975ean berriro irabazi zuen Roland Garros saria, eta lehenengoz Estatu Batuetako irekia. Hurrengo urtean Wimbledonen irabazle izan zen berriro, eta harrezkero behin eta berriro jarraitu zuen nazioarteko sari ospetsuenak irabazten: 5 bider Estatu Batuetako irekia, 5 bider Roland Garros, 2 Wimbledon eta beste 2 bider Australiako irekia. Orotara 157 titulu irabazi zituen banakako lehiaketetan, eta munduko tenis-jokalaririk handiena izan zen 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasierako urteetan. 1989an utzi zuen tenis profesionala, baina bere karrerak iraun zuen urteetan munduko hiru jokalari onenen artean egon zen beti. Orain arte izan diren emakumezko tenis-jokalari guztien artean, berak osatu du ibilbiderik bikainena, bere arerio izandako Martina Navratilovaren atzetik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Evert Aldatu lotura Wikidatan